Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Milako bat jende Baionako karriketan murgiltze ereduaren alde"

Frantziako Gobernua eta Euskarazko murgiltze sistemaren artean dagoen indar jokoak, bigarren hostokada bat biziko du heldu den asteartean Parisen. Euskal Erakunde Publiko, Departamendu eta Eskualdeko ordezkariek, lekuko 2 deputaturen laguntza izanen dute Frantziako Ministeritzako kontseilari batekin iraganen den bilkuran. Agian aterabide hastapen bat atxemanen ahalko. Anartean, lehen hostokada, atzo (igandean) berean iragan zen Baionako karriketan eta Euskalgintzak mezu azkar bat igorri zuen Parisera. Murgiltze eredua baliatzen duten 3 sailek mobilizaziora deitua zuten, eta 1000ko bat jende bildu zen. Jose Lui Aizpuru eta Olatz Idoate:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu