Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Mixel Berhokoirigoin: "Biharamunean naziorteko begiztatzaileak Luhusora etortzekoak ziren"

Astea orai, Luhosoko arrastatzeak izan zirela, geroztik aldaketa ainitz izan da.Tenore huntan, Iparraldeko hautetsiak Baionako Suprefekturan dira, Frantziako Gobernuari gutun bat helarazteko eta izenpetzaileen zerrenda pausatzeko.Bake prozesuan engaiatzeko galdea egiten dute.Bilbon, alderdi politiko eta sindikaten ordezkariak mahai berean agertu ziren atzo. Orai arte ez ziren heltzen elgarrekin mintzatzerat. Luhoson gertatuak hori ahalbidetu duela, pausu haundia izan dela, erraiten zaukun Mixel Berhokoirigoin-ek, Goiz Berrin. Aintzinatze haundia dela. Bestalde,  Luhosoren biharamunean, nazioarteko begistatzaile talde bat jitekoa zela, ikusterat zinez ETA-ren arma horiek ez zirela gehiago baliatzen ahal, erraiten zaukun. Eta gero lotura egin behar zutela estadoarekin. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu