Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Mobilizazioen ondorioz Baigorriko Posta zerbitzua mantendua

2015-
06-
22

Azken berri sailak

Mobilizatzeak balio duela erakutsi da Baigorrin, Larunbat huntan.  Aintzinamendu garantzitsuak eskuratu dira Baigorriko postarentzat. Ez dira azkenean, bere zerbitzuak Donibane Garazirat joanen, ondoko Irailean . 

Larunbat goizean, 200 bat jende etorri da Postaren okupatzera eta Departamenduko postako zuzendaritzakoak etorri dira arratsaldez proposamen berrien ekartzera :

- Baigorriko posta Irailean hesteko xedea ezeztatua da.

- Pietun edo postariek (edo bederen gehienek) heien banaketa lana Baigorriko postatik segituko lukete.

- Hautetsien eta enpresen partaidetzarekin, gutunetaz kanpo diren beste zerbitzu banatze batzu ere pietunen gain emanen dituzte.

Frédérique Espagnac senataria bildu beharra da Pariseko arduradun nagusiekin eta ondotik, proposamen berriak eginen ditu zuzendaritzak heldu den hilabatean. Anartean ekintzen gelditzea erabaki dute postaren defentsa kolektibokoek. Pantzo Irigarai :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

 

'Gurasoak ikusten ditudanean pozik jartzen naiz, baina agurrean triste'

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak