Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Muga zeharkatzea: eskola sartzearen oztopo gehigarria Lapurdin ikasten duten Gipuzkoako 600 bat haurrendako

2020-
05-
11

Azken berri sailak

Krisi sanitarioaren deskonfinamenduarekin batera, Ipar Euskal Herriko eskola sartze korapilatsua agindu dute agintariek aste hontan. Irakasleek nekez bete dezaketen Hezkunde ministeritzaren protokoloa batetik, eta gurasoendako erantzunik gabeko galdera ikur anitz dira bestetik. Haien artean Lapurdin ikasten duten 600 bat haur gipuzkoarrendako, egoera bitxia da. Mugazgaindiko ikasleen gehiengoa Hendaia, Urruña eta Donibane Lohitzuneko eskoletan dira. Eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak eskaturik, Eric Spitz prefetak ikasle hauek itxia den muga zeharkatzen ahalko dutela baieztatu badu ere, ez dute zein agiri beharko luketen argitu egin ere. Hego Euskal Herrian eskola sartzea irailera pusatu dutela kontuan hartuz, eta Lapurdin ikasteko dituzten oztopoak ikusiz, mugazgaindiko ikasle gehienek etxean segitzea erabaki dute. Gurasoek ez dute ulertzen nolatan eman daitezkeen hain egoera ezberdinak mugaren bi aldeetan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

KAXIXA koronabirusa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak