Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

 

Larriki gaixorik den Oier Gomez euskal presoari zigorra gelditzea onartu du Frantziako Dei Auzitegiak

2017-
04-
25

Azken berri sailak

oier_gomez_sos.jpgEuskal presoak Portugalen eta Espainiaren hiru euroagindu ere badituenez, bihar deliberatuko dute Gomez aske utzi edo ez. Delitua berriz egiteko arrisku larririk ez dagoela ere erran dute epaileek, Ewingen sarkoma minbizia duelako. Epailea Parisko La-Pitie-Sapetriere ospitalean izan zen asteazkenean, eta haren osasun egoera larria izan da euskal presoaren eskaera onartzeko arrazoia.
Oraindik itxaron egin beharko du, ordea, aske geratzeko; izan ere, Espainiaren eta Portugalen hiru euroagindu eskaera ditu, Frantziatik herrialde horietara estraditatzeko. Bihar arratsaldean erabakiko dute epaileek euroagindu horien inguruan, Gomezen abokatuak eskatu bezala, aske gera dadin. Erabakia bihar bertan jakitea espero da.

Oier Gomezen abokatuarekin mintzatu gara Euskal Irratietan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Oier Gomezen abokatuari elgarrizketa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak