Oihan berritze programa bat eramanen du Angeluko herriko etxeak
Zer bilakatuko da Angeluko XiIberta oihana? Ostegunean erantzunaren parte bat eman zuen Angeluko auzapezak.
Suteaz bilana egiteko eta etorkizuna aipatzeko eguna izan zen. Kalte handiak izan baziren ere, suhiltzaileen eta bi sute hegazkinen lanari esker txarrena saihestu dela azpimarratu nahi izan du Claude Olive, Angeluko auzapezak.
Angeluko herriak eta Departamenduko kontseiluak Ezezagun baten kontrako salaketa pausatu dute oihanaren sutearen ondorioz. Suaren jatorriari buruzko berririk ez da, Baionako auzitegiak inkesta bat abiatu du, sua giza jatorrikoa dela jakinarazi badu, ez dakigu sua nahita piztua izan den. Angeluko herriko etxeak erre den eremuan etxebizitzen edo bideen bazterreko zuhaitz arriskugarriak moztuko dituzte, eta oihanari sartzea debekatu dute. Oihan berritze programa bat eramanen dutela ere iragarri dute.
Maia Muruaga prentsaurrekoan zen : Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
>> Deskargatu
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Euskalirratiak Twitterren
Tweets by @euskalirratiakPublizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak