Ortzaize herriko kontseiluak, 15 egunez bilkurak eta komunikazio osoa euskara hutsean egin ditu. Elena Casirian hautetsiaren lekukotasuna
2020-
12-
03
Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Gaur , abenduaren 3-a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari interesatu gira. Euskaraldi huntan arigunea da Ortzaize. Erran behar da 15 hautetsietarik 14-k euskara dakitela. Hortarako, 15 egunez kontseiluko bilkurak eta barne komunikazio osoa euskara hutsean egitea erabaki dute. Elena Casiriain Ortzaizeko hautetsia:
{audio}https://ia801508.us.archive.org/34/items/pantxix-bidart-ehe-diskaz-2020-12-03/Ortzaize%20soinu%201.mp3/audio}
Nahiz eta hiztegi teknikoak batzutan zailtasunak sortzen dizkien, herri baten kudeantza osoki euskaraz egiten ahal dela frogatu dute. Lehen urratsa, hizkuntzaren gaia kontseiluan eztabaidatu beharrak diren aipagaien artean ezartzea dela azpimarratu dauku Elena Casiriain-ek.
Euskal Irratiak
Gure Irratia 106.6 |
Antxeta Irratia 90.5 |
Xiberoko Botza 95.5 - 103.7 - 88.8 |
Irulegiko Irratia 91.8 |
Euskalirratiak Twitterren
Tweets by @euskalirratiakPublizitatea
Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz
Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz
Ikusi entzuleei buruz xehetasunak