Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Paretak erortzean, identitate nazionala legez kanpo?

Edouard Glissant eta Patrick Chamoiseau martinikarrek idatzi testua da Paretak erortzean, identitate nazionala legez kanpo?, Baigorriko jardunaldien oinarria. Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak antolaturik « Antilletan bizi, Paretak erortzean » deitzen diren jardunaldiak iraganen dira asteburu huntan Baigorrin. Ostiral eta larunbatarekin hainbat parte hartzaileek mintzaldiak eskainiko dituzte, nortasuna, sorkuntza eta ohituren inguruan, hala nola Jon Sarasua, Itxaro Borda, Lucien Etxezaharreta edo Nora Arbelbide. Dantzariak ere izanen dira, bai euskaldunak baita Martinikarrak ere, 30 bat dantzari jinak baitira. Lehen mintzaldia, ostiral atsalde huntan, 15.00etan Baigorriko Bil Etxean.

Arantxa Idieder mintzatu da Katixa Dolhare antolatzaielarekin :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu