Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Perfektua delarik, fini da antzerkia"

"Antzerkia idekirik utzi nahi badugu behar da hortan utzi [inperfekzioan]" Antton LUKU euskal idazlearen ustez, perfekzioaren helburuarekin, hastapeneko lana zapuzteko arriskua bada. 

Libertitzeaz deitzen da, Antton LUKUren azken obra, eta Pamiela argitaletxeko Joxe Angel IRIGARAI-en ustez, liburu erreferente bat, edo abiapuntu liburu bat da. Zer da antzerkia? Pastorala edota bertsolaritza antzerki gisa izendatzean ahal ote dira? Antton Lukuren ustez bai. Euskal antzerkia, ahotsarentzat edota euskararentzat espazio sortzaile da. Bainan espazio hori sortzeko gisan, antzerkiaren oinarriak ezagutu behar dira.

Azken urteetan, bildu dituen datu, gogoeta edo lekukotasunak, bere "ganerretik"  edo selaurutik atera eta Libertitzeaz liburuan bildu ditu. Arantxa Idieder :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2014(e)ko otsailak 21