Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Pilotan, esku huska amaturretan, Frantziako txapelketaren finalak jokatu dira

2019-
01-
14

Azken berri sailak

Pilotan, esku huska amaturretan, Frantziako txapelketaren finalak jokatu dira barda, Hazparneko Berria Trinketean. Hastapenean Donapaleuko trinketean programatuak ziren, baina hezetasunagatik eta solasaldi luze baten ondotik, Hazparneko Berria trinketera joaitea erabaki zuten. Partidak beraz, berantago hasi dira. Lehen mailan, Denek bat batzordeko Etxeberri / Larraldek dute irabazi partida, 40 eta 26 Urrunako zigarroa / Benesse-en kontra. Partida tinkoa hastapenean, baina 25 pundu eta gero, Armendariztarrek gaina hartu dute eta partida haien zentzura irauli. Bixente Larralde Iparraldeko batzordeko eta Frantziako txapeldunak esplikatzen duen bezala, atzoko partidan beste finala baino konzentratuagoak ziren.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Jean Philippe Bénesse aurkariak partida hori nola bizi izan duen eta partida horren baldintzak salatu dizkigu :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Orain pausa bat pilotarientzat, baina ez hainbeste, Cigarroa eta Larraldek urtarrilaren 27tik goiti buruz burukakoa hasten baitute. Maxime Etcheverry-k aldiz, 3. mailan egiten baitu, datorren astean buruz burukako lehen partida ukanen du.Aintzin partidan, kadete mailan, Urrunako (Bideondo – Laguedois) k irabazi dute 40 eta 36 Hazparneko (Hiribarne – Izoco) ren kontra.