Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Pilotan, esku huska, Milafrangako Eskulari Pro lehiaketaren finalerdiak larunbat huntan, Euskal Irrati hauetan zuzenean

2020-
11-
20

Azken berri sailak

Pilotan, esku huska, Milafrangako Eskulari Pro lehiaketaren finalerdiak larunbat huntan, Euskal Irrati hauetan zuzenean segitzen ahalko dituzuenak. Goizeko 10 ontan, lehen finalerdian, Peio Gixandut ariko da Peio Larralden kontra. Ondotik, Ximun Lambert, Battitta Ducassou-ren kontra.

Joan den urteko finalaren errebantsa izanen da bigarren finalerdi hau. Iaz, Ximun Lambert-ek sufritu zuen Ducassou-ren kontra. Joan den asteburuko final laurdenean maila ona erakutsi zuen Garaztarrak Darmendrail-en kontra. Bainan Argi du halere, larunbat huntan maila ozka batez altxatuko dela. Ximun Lambert:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Dakizuen bezala, publikorik gabe jokatzen dira partidak Milafrangako trinketean. Baldintza berezia bainan antolatzaile den Eskulari elkartea eskertzekoa da,  Ximun Lambert-ek azpimarratu bezala. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Trinketerat hurbildu ez, bainan zuen irratiak pizten ahalko dituzue, bi finalerdiak zuzenean hedatuko baititugu larunbat hontan 10 ontaik goiti, Ttotte Elgue eta Bittor Tikoipe languntzaileri esker!
Bannerra

KAXIXA koronabirusa

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak