Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

"Politikari Katalanekin egin dutena aurrekari arrizkutsua irekitzen du"

Atzo eguerditan,  Europar Parlamentuko Presidentea hautatua izan da  2 eguneko negoziazioen ondotik. David Sassoli italiar sozial demokratak eskuratu du gehiengo osoa bigarren itzulian. Bestalde lehen aldikotz 2 emazte izendatu dituzte  kargu nagusietan. Europako Batzordeko presidente : Ursula Von der Leyen Alemana, eta Europako Banku zentralarena Christine Lagarde Frantziarra. 748 jarleku dira Euoparlamentuan, bainan 3 hutsik egonen dira,  Kataluniako Puigdemont, Cumin eta Junkeras hautetsi indenpendentistei ez baitiete utzi kargua hartzen. 

10 mila Katalan joanak ziren Estrasburgorat asteartean beren haserrea agertzerat. Eta Parlamentuan ere salaketa egin ahal izan dute beren lagunek. Horietan EH Bilduko Pernando Barrena, Oriol Junqueras-ekin Orain Errepublika koalizioan europako hautetsi bilakatu dena. Entzuten dugu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Erran bezala EH-tik 8 europarlamentari dira. Denak Hego EH-koak.