Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Preso gaixoak kaleratzeko, Hego EHko eragile gehienekin bildu da Etxerat elkarteak

Euskal presoen urruntzea gelditzea eta eritasun larriak edo sendaezinak dituzten presoen askatzea galde egiten dute Hego Euskal Herriko sozial eta politiko eragile gehienek.

Hori da Etxerat elkarteak jakin arazi duena joan den astean. Hegoaldeko alderdi eta sindikatu kasik guziak bisitatu ondoan, adostasun handia badela plazaratu dute elkarteko bozeramaileek. Horietan zen Urtzi Errazkinek zehazten dauku azken hilabete hauetan ukan dituzten harremanak eta ondorioak…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Gaur arratseko 7tatik goiti, mintzaleku saioan barnatuko dugu gaia eta entzuten ahalko ditugu Jalgi Hadi mediku taldeko Fernando Arburua, bai eta Harrera, Senidea eta Bagoaz elkarteetako ordezkariak.