Presoen aldeko mobilizazioak Dnibane Garazin eta Donostian.
1600 presuna elkarretaratu dira Donibane Garazin, Libre Baxe Nafarroa sustengu elkarteak deitu manifestaldian. Heldu den asteazkenean auziperatua izanen den Intza Oxandabartz-ek libre egon behar duela oihukatu da, eta urtarrilaren 29-an, Madrilen, Aurore Martin, Haizpea Abrisketa eta beste 33 euskaldunen kontrako auzia salatu da. Marie Agnes Gorostiaga ibili da manifestarien artean beren lekukotasunen biltzeko . Lehenik Herrirako Emilie Martin entzuten dugu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Mobilizazioek segituko dute. Heldu den asteazkenean, Intza Oxandabaratz-en dei auzia iraganen den egunean, elkarretaratzea eginen da Donibane Garazin aratseko 7 etan.Eta 30 mila jende inguru bildu dira Donostiako manifestazioan larunbat arratsaldean ; duela astea madrilen izan zen abokatuen kontrako sarekadaren kontra, eta konponbidearen alde. Jose Luis Aizpuru mobilizazioa segitu duzu
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.