Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Presoen eta senideen eskubideen aldeko manifestazioa larunbatean Donostian

2015-
03-
26

Azken berri sailak

Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteen kontra atxiloketak burutu ditu Guardia Zibilak asteazken hontan Bizkaia, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoan. Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar Etxerat-eko ordezkariak Zamudio eta Kanpezun, Fernando Arburua preso ohia Donostian eta Iruñean Oihana Barrios psikologoa, bi azken hauek presoen osasun baldintzak hobetzeko lanean ari den Jaiki Hadi elkartekoak.

Nagore Lopez de Luzuriagak joan den astean, Eusko Jaurlaritzarekin Etxeratek egin bilkuran parte hartu zuen. Eta Izaskun Abaigar aldiz, Etxeratek Europako Legebiltzarrean egin bilkuretan parte hartu zuen. Eta atzo ere, nazioarteko 24 eragilek Arnaldo Otegiren libratzea eta presoen hurbiltzea galdegin zuten Europar Parlamentuan.

Etxerat elkarteak prentsaurreko masibo bat antolatu du ostegun goiz honetan Donostian, eta manifestatzera deitzen dute larunbatean, atsaldeko 5etan. "Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!" lemarekin, Anoeta estadiotik abiatuko da.

Nagore Lopez de Luzuriagak joan den astean, Eusko Jaurlaritzarekin Etxeratek egin bilkuran parte hartu zuen. Eta Izaskun Abaigar aldiz, Etxeratek Europako Legebiltzarrean egin bilkuretan parte hartu zuen. Atzo oraindik, nazioarteko 24 eragilek Arnaldo Otegiren libratzea eta presoen hurbiltzea galdegin zuten Europar Parlamentuan. Eta asteazken hontako atxiloketak hitzordu guzi horien ondotik heldu direla salatu du Pernando Barrena, Sortuko kideak :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu