Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Seaskaren Lizeoa Baionan eginen dute, ACBAk utziriko lurretan.

Hala erran dauku Paxkal Indo Seaskako lehendakariak. Miarritzen ezinezkoa zela ikusirik, azken mementuan ACBA herri elkargoak eskaini dizkien egungo lizeotik hurbil diren lur batzuetan eginen da. Sei hilabeteko lan teknikoa geratzen zaie oraindik, baina erran daiteke definitiboki lizeoa Baionan egiteko lan eginen dutela soilik. Halere, Paxkal Indok argi utzi nahi izan du, Baionan eginen bada, ez dela Seaskak erabaki duelako. Beste aterabiderik ukan ez duelako baizik. 

Joan den astean Michel Veunac Miarritzeko auzapezari Miarritzen ala Baionan eginen ote zen galdera pausatu genion, eta honek erran zuen azken erabakia Seaskak zuela. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu