Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Super Prestige lehiaketaren 3. itzulia arratsaldeko 16.00etan abiatzen da

2018-
12-
17

Azken berri sailak

Pilotan, Super Prestige lehiaketaren 3 garren itzulia astelehen huntan. Iazko txapelduna eta finalista lehian sartzen dira. Atsaldeko 4 ontan, lehen partidan, Mikel Gonzalez Bizkaitarra ariko da Mathieu Ospital iazko txapeldun ordearen kontra.
Mikel Gonzalez-ek Ximun Lambert kanporatu zuen lehen itzulian. Erran behar da emaitza onak egiten dituela azken 2 ureetan Bizkaitarrak Garateneko trinketean. Binaka baino, buruz burukako pilotaria ote den galdegin diogu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Badaki partida zaila izanen duela atasalde huntan Mathieu Ospital Urepeldarraren kontra bainan hoberena emanen duela azpimarratu digu. Irabazleak finalerditan Peio Larralde gurutzatuko du.
Eta bigarren partidan, atsaldeko 5 ontan, Antton Monce Ondartz-ek iazko Txapelduna, Battitta Ducassou desafiatuko du, finalerditan Peio Gixandut-en kontra aritu ahal izaiteko.Kasu, zeren finalerdiak heldu den igande atsaldean jokatuko dira eta ez astelehenean