Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Ttinka, Baxe Nafarroako lehen euskarazko haurzaindegia ideki da

2019-
01-
10

Azken berri sailak

Ttinka, Baxe Nafarroako lehen euskarazko haurzaindegia ideki da, Lakarrako lehengo apez etxean.  

Hiru enplegu ta erdi sortu dira, 9 haur mementuz eta 16ra heltzeko asmoa dute heldu den Maiatzeko. Horrek erran nahi du tokiaren ehuneko 70a beteko dela. Hein hortarat bi urteren buruko heltzea eskatzen duelarik CAF kutxak. Xedea aspaldikoa zela erran digu Jean Claude Ibargaray, Lakarrako auzapezak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Euskarazko haurzaindegi bat sortu nahi zuen “Mendiko ohakoa” elkartearekin harremanetan sartu eta, Gamarteko herritik etorri da hastapeneko ideia eta Lakarrak sustengatu du egoitza eskainiz, apez etxe ohi hori bi herriena baita. “Ttinka” haurzaindegiaren idekitzeak helburu desberdinak bazituen. Jean Michel Bicain, Gamarteko auzapezak erraiten digu zoin:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Astelehenean ideki den “Ttinka”-rekin, Garazi Baigorri guneak lau haurzaindegi ditu orain, Banka, Ortzaize eta Uharte Garazikoekin, baina Lakarrako hau da osoki euskaraz ari den lehena, besteak elebidunak dira.