Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Turismo sektorea kezkatua da uztailean izandako bisitari kopuru apalarekin

2018-
09-
04

Azken berri sailak

Uda bukatzear da eta agorrileko bigarren hamabostaldian emandako okupazio maila handiari esker salbatu da turismo sasoia. Turismo sektorea kezkatua da uztailean izandako bisitari kopuru apalarekin.Hendaiako Turismo Bulegoko Oihana Etxeberri 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Agorrilean, aldiz, Hendaian ongi lan egin dute hotel, akanpaleku, ostatu eta saltokiek. Turismo Bulegoak bildutako datuen arabera, Hendaiako turista gehienak euskaldunak, frantsesak eta espainiarrak dira, ingeles eta alemandar gutxi batzuk izan ezik. Eta gehienek Hendaiako hiru kilometroko hondartza lasaia eta segurtatua bilatzen duten seme-alabak dituzten familiak dira. Surfa eta ur-kirol jarduerak maite badituzte ere, inguruko herriak ezagutu eta kultura kontsumitzeko xedea ere bada bisitarien artean. Horretan eskaintza nagusia, Abadia Gaztelua delarik. 
Honetan ere, %5 apaldu da uda hontan bisitarien kopurua, joan den urtean 37.000 bisitarirekin marka guziak apurtu ondotik.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak