Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Txillardegi" omenduko du aurtengo Korrikak

2019-
02-
07

Azken berri sailak

Jose luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" omenduko du aurtengo Korrikak.Txillardegi hizkuntzalaria izan zen, euskara batuaren aitetako bat ; euskal eleberri edo nobela modernoaren aitzindari ; soziolinguistikan aditu, matematikari, ingeniari  eta beste. Donostian sortu eta Donostian zendu zen 2012an. ETA erakundearen sortzaileetarikoa izan zen ; 1961ean Ipar Euskal Herrira, Hazparnera etorri zen frankismotik ihesi. 1964.urtean euskara batuaren oinarri izango zirenak idatzi zituen Baionan, Lafitte eta Davantekin batera ; 

Txillardegi euskaldun berria zen, eta euskara ikasteko liburuak ere idatzi zituen ; euskal azentuaz idatzi zuen bere tesia, eta politika munduan ere burubelarri sartu zen : Herri Batasunako senatari izan zen Madrilen eta ondotik Aralar alderdi politikoan.1.600 idazki baino gehiago idatzi zituen, 40 liburu eta hainbat artikulu. Korrika, Jakin aldizkariak eta Euskal Herriko Unibertsitate publikoak, elkarlanean, Txillardegiri buruzko biografia eta antologia bat argitaratu dituzte.Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendaria da

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Txillardegiri buruzko dokumental bat ere egina izan da eta igande arratsean Euskal Telebistan ikusten ahalko da 

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak