Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Uratloia

URA Uraren Euskal Agentziak Uratloia uztailean zehar antolatu duen kirol modalitate berria aurkeztu du astearte honetan Gasteizen. Jarduera honen helburu nagusia euskal gizarteari ingurumenaren baliabide hidrikoek dituzten aukerak ezagutaraztea da.

Uratloia kirol ekintzan bi diziplina uztartuko dira: oinezko lasterketa eta igeriketa. Guztira hiru txapelketa egingo dira: Hondarribian (Gipuzkoa) uztailaren 7an, Garaion (Araba) uztailaren 15ean, eta Gorlizen (Bizkaia) uztailaren 25ean. Ekintza herrikoiak izango dira, guztientzat irekiak, familian edota lagunen artean gozatzeko, distantziak txikiak baitira, zailtasun berezirik gabekoak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2012(e)ko uztailak 06