Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Urriaren 9tik 12ra bitartean ospatuko da Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen Herri Uzta festibala.

Urriaren 9tik 12ra bitartean ospatuko da Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen Herri Uzta festibala. Jaialdiaren helburu nagusia euskal tradiziotik jalgitako musika zein dantza sorkuntzak bildu eta sortaraztea da, horiek hobeki ezagutarazi eta indartzeko. Festibalaren inaugurazioa urriaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, egingo da Uztaritzeko Salle Latsa gelan. Ondoren, Etchegoyhen Ahizpek emanaldia eskainiko dute.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Dantza ikastaldi, ikusgarriak, kantaldiak eta musika eta dantza ikuskizunak osatzen dute edizio honen menua, Mutxikoaren Egunaren 36. edizioarekin amaituz. Besteak beste, bertan parte hartuko dute: Voces Riberas, Iñaki Reta, José Luis Urbén y su gente Aragoneko taldea, Baztango eta Busturiako dantzari eta musikalariak, Euskal Brass Band eta Madamicella Korsikako hirukotea.