Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Urruñako Euskal Herrian Euskaraz taldeak bere lehenbiziko urtemuga ospatu zuen joan den aste hondarrean.

Urruñako Euskal Herrian Euskaraz taldeak Odile De Coral auzapezak euskararekiko zenbait konpromiso har ditzan borrokan ari dira. Azken helburua, Urruñan euskaraz bizi ahal izatea den heinean, kaleko seinaleak eta afitxak euskaraz ere jartzetik hasi eta herritarrek Herriko Etxearekin harremanak euskaraz ukan ahal izatea nahiko lukete. Horretarako, kontratazio berrietan ere, Herriko Etxeak hizkuntza eskakizunak aintzat har ditzala nahi dute.  

Ahatik, lehen urrats gisa, “Urruñan Bizi” herriko aldizkariaren, izenean ez ezik, edukian ere euskararen presentzia bermatzeko, sinadura bilketa bat abian jarri dute. Eta datozen asteetan, Germain Hakala, Herriko Euskara ordezkariarekin bildu nahi dute.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu