Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Urruñako hautetsiak eta besta komiteak, Gazte Asanbladaren aurkako prozedura judizialarekin ados diren edo ez galdezkatuak izango dira.

Urruñako Gazte Asanbladako lehendakaria eta lehendakari ordea Donibane Lohizuneko komisariara deitu zituzten abenduaren 23an. Poliziak jakinarazi die, Herriko Bestetan baimenik gabe txosna-gunea jarri izanagatik, egun bakoitzeko 500 euroko isuna jaso dezaketela, eta epaitegira deituak izateko arriskua dutela.

Gazte Asanblada 2008an sortu zenetik, auzapezaren eta Besta Batzordearen jarrera ezkorrari aurre egin behar izan die Gazte Asanbladak, herriko bestetan jarduerak antolatzeko. 2013an Jean Fourcade karrikan programa alternatiboa antolatzea erabaki zuten, baimena eskatu eta errefuxatua izan ondoren. Horrela, baimenik gabe, azken hiru urteetan aurrera egin dute, aurten Odile de Coral auzapezak esku hartu duen arte.
Jon Elizondo UGAko kidea elkarrizketatu du Aitor Errazkin lankideak.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2016(e)ko urtarrilak 06