Urruñan Laborarien Eguna ospatu zuten atzo, besten azken egunarekin. Eta milaka lagun bildu ziren Kabalen Lehiaketaz gozatzeko
Esne behiak, Blonde de Aquitaine delako haragitakoak, zaldi eta pottokak, ardiak eta ahuntzak... lehiaketan aritu ziren nor baino nor eder eta hobeago.
Urruña, Biriatu, Donibane Lohitzune, Azkain edo Sarako laborariak hurbildu ziren bertara, eta esne ekoizleek egunotan bizi duten krisi eta prezioen negoziaketa sutsuaren gainetik, besta egunerako 77 behi bildu zituzten atzoko lehiaketan. Koldo Nausia:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.