Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Urte luzez auzapez edo hautetsi izan diren eta gehiago aurkezten ez diren pertsona batzuen itzulia egiten dugu Euskal Irratietan. Jakes Abeberri da horietarik bat

Urte luzez auzapez edo hautetsi izan diren eta gehiago aurkezten ez diren pertsona batzuen itzulia egiten dugu Euskal Irratietan. Jakes Abeberri da horietarik bat, 31 urte Biarritzeko herriko etxean egon ondoan, ez baita heldu den igandeko hauteskundeetara berriz aurkezten.
84 urte ditu, 83an aurkeztu zen lehen aldiz hauteskundeetara. Oposizioan izan zen lehenik, gero gehiengoan, eta dolu du Borotraren aroa bukatzearekin batera abertzaleek ez zerrenda propio bat aurkeztea Biarritzen.
Herriko etxeko lana alde batera utziko du hauteskunde hautetarik landa, eta dantza munduarekin duen lotura atxikitzen segituko duela azpimarratu digu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu