Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Uztaritzeko herriko etxeak euskara ofizial egiteko erabakia gibelerat bota zuen atzo paueko auzitegiak. Ihintza Arrieta.

Uztaritzeko herriko etxeak euskara ofizial egiteko erabakia gibelerat bota zuen atzo paueko auzitegiak. 

Erabakiaren argumentazioa ez du bi asteren buruan besterik ukanen herriko etxeak, baina berdin dio, pentsa zitekeena eta herriko etxeak pentsatzen zuena gertatu da azkenean, Frantziaren hizkuntza bakarra den frantsesa izaitea Uztaritzeko hizkuntza bakarra nahi dute. Eta frantsesa desagerraraztearen beldur ziren, euskara frantsesaren hein berean ezarri besterik ez zutela nahi argudiatu bazuen ere Uztaritzeko herriak. 
Azkenean, egunero praktikan egiten dutena, hau da dokumentuak euskarara ere itzultzea, edo administrazio arloari doakiona elebidunez egitea, oficial egitea zen euskara hizkuntza ofiziala bilakatzearen helburua, bainan badirudi prefeta beldur dela. Ez ote den gehiegi euskaldunduko Uztaritze agian… 
Azken egun eta asteetan hainbeste aipatzen den adierazpen askatasuna ez ote da kolokan jartzen erabaki honekin ? Uztariztarren gehiengoak ez ote du eskatzen euskaraz bizitzea eta euskara hizkuntza ofiziala izatea ? 
Uztaritzeko herriko etxeak orain arte bezala egiten segituko du. Euskara ez ofiziala izanki ere, orain arte euskaraz egiten zuten guzia hala egiten segituko dutela pentsa daiteke. 
Agian Uztaritzeko herriko etxeak egin desmartxak ideia emanen die beste herriko etxe batzuei…

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu