Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Xabier Irigoyen itsas biologoak, Uhinak kongresuan parte hartuko du.

Xabier Irigoyen itsas biologoa.  Saudi Arabiako KAUST Unibertsitateko Itsas Gorriaren Ikerketa Zentroko Zuzendaria zarela orain, baina AZTI, Espainiako CSIC-eko Itsas Zientzien Institutuan edota Plymouth-eko Itsas Laborategian zein Southampton-eko Zentro Ozeanografikoan lan egin izan duzula. Eskarmentua badu munduko itsaso eta ozeanoetan gaindi. Eta iazko Uhinak Kongresuan, klima aldaketaren ondorioz, itsas-mailaren goratzeak ekarriko dituenak, hondartzen desagertze eta itsas-bazterraren aldaketa asko nabarmendu bazen ere, Xabier Irigoyenek argi dauka begibistakoak ez diren edo ikusten ez den parte handiago bat dagoela itsasoan aldatzen ari dena.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

UHINAK Kongresuaren bigarren ekitaldia ospatuko da Ficoban, irailaren 27 eta 28an. Iaz Euskadi-Akitaniako agintari eta adituak bildu zituzten. Baina aurtengoan, Galiziatik hasi eta Bretaraino izanen dute lan eremua