Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Zailtasun larri ainitz bizi dituzte SEAPB-ko langileek

2019-
01-
24

Azken berri sailak

Zailtasun larri ainitz bizi dituzte SEAPB-ko langileek;  SEAPB edo « Sauvegarde De L’Enfance a l’Adulte » egiturak , handikapak edo nekezia sozialak bizi dituzten haur eta helduak laguntzen ditu , 360 bat langile dira orotarat Euskal herriko gune desberdinetan eta zuzendaritzak urte berriko agiantzetan aurkeztu bilan baikorraz harritu da Euskal Herriko CFDT  sindikata .   Xuxenketak egin nahi izan ditu  . Erran duenez , SEAPB –ko langileak higatuak dira , ondorioz kargu uzte frango , lanetik gero eta ardurago falta eritasun eta zainen gatik  , langileen ordezkari postuen hartzeaz beldur ere eta batzuk utzi dute . CFDT –ko  Mixel Larralde .  

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Nekezien listan ere , Langile batzueri  falta larriak zuzenkontra  leporatuak izan zaizkiela eta hamarka lan ixtripu , laguntzen dituztenen oldartzeen gatik eta langileek berek dituzte auzibideak ideki behar , aferen tapatzerat entsegatzen baita zuzendaritza..