Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

 

Zerbitzu publikoen murrizketen planean sartzen da Hendaiako zerga etxea

2018-
05-
18

Azken berri sailak

CGT sindikatuak salatu du, Emmanuel Macronen gobernuaren murrizketa planaren baitan, Ipar Euskal Herriko zerga etxe batzu hetsiko direla urte undarrean. Haien artean, Hendaiakoa.
Hor ordaintzen dituzte gaur egun, beren zerga eta isunak, hendaiarrek bainan ere, urruñar eta biriatuarrek eta Hego Euskal Herriko milaka lagunek ere. Bainan heldu den urtetik goiti, Donibane Lohizune edo Miarritzera joan beharko dute pagatzeen egiteko. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza biziki kexu agertu da erabaki honekin, zerbitzu publikoaren izaera baldintzatzen duela salatu du, eta honekin batera Hendaiako zerga etxearen hesteak kalte eginen duela.
Kotte Ezenarro :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Hendaiako auzapeza, zergen departamenduko buruarekin bilduko da maiatzaren 31n.

Euskalirratiak Twitterren

RSS Sindikazioa

Atom RSS
Euskalirratiak

Publizitatea

 

Bidali iragarkia honako formularioa erabiliz

 

Azaldu proposamena gurekin harremanetan jarriz

 

Ikusi entzuleei buruz xehetasunak