Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Zergatik Christiane Taubirak ez ditu euskal preso politikoak aipatu?

Arrazoin politikoak nagusi badira ere, izaiten ahal litaiken beste arrazoina, galderarik ez dela izan, zuzenki kaxu horiek aipatzen zituenak.

Christiane TAUBIRA frantses justizia ministroa Baionan izan zen larunbatean, Colette Capdevielle diputatu sozialistak gomitaturik, printzipioz tailer parte hartzaile batentzat. Publikoaren eta kazetarien parte hartzerik ez da izan, diputatuak berak egin bait zuen parte hartzaileen galderen sintesia bat, eta galderak beti orokorrak gelditu dira. Azpimarratzekoa da hala ere, frantses ministroa ez dela jakin gabe Euskal Herrian gertatzen ari den prozesuaz, eta atsaldean, berean Etxerat elkarteak egin zuen deialdia, preso erien edota dispertsioa salatzeko. Bertako nortasun kultural azkarra aipatu badu ere, hemen diren problematikak ez ditu aipatu.

Ze girotan pasa da Taubiraren etortzea Baionara? Nork parte hartu du? Zoin dira mintzaldi bazterretan entzun direnak, eta prentsak aipatu ez dituenak? Arantxa IDIEDER kazetaria bertan zen, Kriztof AROTZARENA

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2014(e)ko otsailak 17