Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Ziburun, gehiengoa zatitua Guy Pouloruren ondorengoa hautatzerako mementuan

2019-
02-
19

Azken berri sailak

Herriko hauteskundeetan sartuak dira Ziburun. Guy Poulou ez da berriz aurkeztuko 19 urte karguan egon ondoan. Eta gehiengoa zatitua atera da bere ondorengoa hautatzerako mementuan. Barne bozka iragan da, Aupa Ciboure auzapezaren talde politikoan. Bere lehen axuanta atera da garaile : Isabelle Dubarbier-Gorostidi, baina denak ez dira ados. Bozkatzeko moldea salatzen du Henri Hirigoyemberry hautetsiak, taldeko bi bozkazalek ez zituzten bazkide sariak pagatu : Angers-n bizi den Baptiste Uranga eta Guy Poulou-ren emaztea. 

Henri Hirigoyemberry Ziburuko axuantak ukatzen du emaitza : 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Isabelle Dubarbier-Gorostidi, auzapezaren lehen axuantak bere burua defenditzen du, barne bozka legean egin dela dio : 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Henri Hirigoyemberry-k jadanik talde politiko berri bat sortu du, Ziburu Bihar izenarekin. Urrengo hauteskundeetan etiketarik gabeko zerrenda bat aurkeztuko zuela jakinarazi du.