Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

« Leku batzuetan hobe litzateke egitea ahuntzekin, landare inbaditzaileak jaten dituztelako »

2020ko sutearen ondotik, Xibertako oihanaren berreraikitze lanetan, suteak saihesteko zer egin behar den ere gogoetatzen ari dira. Uztaileko sutearen hedatzearen jatorrian ziren sasi laparren ttipitzeko, entsegu gisa, ahuntzak eman dituzte Angeluko oihan zati batean. Departamenduaren esku den « Ihiztarien Oihana » deitu lur zatia hetsi dute, eta Peio Oltzomendiren 20 ahuntza eta 9 pittika lanean jarri dituzte urtarriletik. Peio Lambert, departamenduko teknikariak segitu du esperientzia hurbiletik. Arantxa Idieder hurbil da esperientzia gunera.