Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

«Hitzordu bat lortu arte, edo erantzun argi bat ukan arte Paristik, hor egonen gira»

Seaskako irakasle, buraso eta ikasleen kontra negar gasak baliatu ditu atzo poliziak, Azterketak Euskaraz kolektiboak deitu okupazioan. Baionako ikuskaritzaren egoitza okupatzeko asmoarekin hurbildu ziren ehun bat pertsona. Barnera ezin sartuz, aski fite poliziak erabaki du bertatik kanporatzea indarraren bidez, negar gasak erabiliz. Barnean gakotuak ziren langileak atera eta polizia joan delarik aldiz, ikuskaritzara sartzea lortu dute Azterketak Euskaraz kolektiboko gurasoek. Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria Arantxa Idiederren gomita zen goiz honetan.

informazioa gehiago