Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

«Zea Mays, Proleter, Fetiche edota Physis Versus Nomos taldeak gehitzen dira EHZren programazioan

EHZ festibalak bere 25. Edizioa « bai ala bai » izan behar zuen. Hala adierazi digute goiz honetan, Goiz Berriko gomitak genituen Julen Oillarburu eta Joana Barbier antolatzaileekPrefeturarekin adostuta, akanpalekua izango da, 3000 pertsona sartzen ahalko dira festibal gunean egunka, xutik egoten ahalko da kontzertuetan maskarekin, eta ostatuetan kontsumitu jarririk. Pasaporte sanitario edo PCR froga ere beharko dira sartzeko. Azpimarratzekoa da laguntzaileak ere ezinbestekoak direla aurten ere, ehz.eus webgunean ematen ahal duzue izena.