Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Eragileak prest dira, publikoak hautu bat egin beharko du”

Maiatzaren 19a, egun handia, kultura eragileen egutegietan aspalditik gorriz azpimarratua zen data, gaurtik goiti berriz beren jarduerak hasten ahalko baitituzte. Hala ere, baldintza zorrotzetan lan egin beharko dute, baina denak prest dira. Zer girotan eginen den publikoarekin lehen harreman hori jakiteko, Franck Suarez Euskal Kultur Erakundeko langilea Olatz Idoateren gomita zen.