“Garaipena, Irlandaren batasunetik baino, logika sozio ekonomi batetik ikusi behar da”
Duela 101 urte Ipar Irlanda sortu zenetik, lehen aldikotz, Sinn Fein alderdiak ereman ditu legebiltzarreko hauteskundeak, bozen % 29rekin. DUP bigarrena, % 21,3rekin, eta Aliantza Alderdia hirugarrena, % 13,5rekin. Sinn Feinek 27 eserleku lortu ditu eta DUPek 25. Lehen adikotz ere, Irlandaren batasuna nahi duen lehen ministro bat izan daiteke : Michelle O'Neill, Sinn Fein-eko presidenteordea. Ander Perez Berriako kazetariak hurbiletik segitu ditu hateskunde hauek. Goiz Berri saioko gomita izan da