Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Hautetsiak ere mespretxatzen dituzte”

Joan den agorriletik, astean 12 orenez baizik ez idekia, Baionako Polo auzoko Postaren gaia ez da oraino trenkatua. Mobilizazio handiak izan dira azken hilabete hauetan, Baionako hautetsi gehienek ere beren sustengua eman dute. Baina Postaren aldeko Kolektiboak zailtasunak ditu Postako arduradunekin harremanetan jartzeko. Erantzunik ez dutela salatzen dute behin eta berriz, eta asteazken goiz honetan berriz ere elkartuko dira Poloko Postaren aitzinean, goizeko 11.00etan. Kolektiboko kide den Peio Durruti, Olatz Idoateren gomita zen: