Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Inertziaren kontra beti bada herriaren mobilizazioa, posible da ere momentu batean sistema blokatzea”

Badu orain 2 hilabete okupatzen dutela Arbonako 15 hektareako eremua. ELB eta Lurzaindia bultzatzaile, baina beti herritarren sustenguarekin. Berriki, herritar talde dinamika bat abiatu da paraleloan, logistika, animazioa eta egutegiaren kudeaketan laguntzeko. Okupazioak segitzen du, salmenta ez da bururaino joan momentuz, Saferrak bere preanpzio partzialaren eskaera egin du, irailaren 16ko epearekin. Kolektibo honetako kide den Eneko Gorri Arantxa Idiederren gomita zen goiz huntan.