Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

“Mirentxin” euskal presoen senideak laguntzeko auto gidariak, ekimenarekin amaitzea erabaki dute

“ Mirentxin” gidariak, azken 20 urtean, astebururo, furgoneta lagunez bete eta Frantzia zein Espainiako gartzeletara abitu dira euskal presoen senide eta lagunekin batera. Lan bolondres honetan Euskal Herriko eskualde gehienetan ehundaka lagun auzolanean antolatuak egon dira. Egun, 221 euskal preso daude kartzeletan, hauetatik %40 soilik euskal herriko kartzeletan baina azken hilabeteotan euskal preso ugari Euskal Herrira ekarri eta gerturatu dituzte, Mirentxinen bidaiak asko apaldu dira eta horrek eragina izan du egitasmoaren egunerokoan. Beraz, Mirentxineko gidariek ekimenarekin amaitzea erabaki dute. Erabakia, Etxerat presoen senideen elkartearekin partekatua izan da. Kima eta Iñigo, Hondarribia eta Irungo Mirentxineko bi gidariekin hitzegin dugu

Bannerra

informazioa gehiago