Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Partida hartako azken jokaldiak ongi laburbiltzen du norgehiagoka : punduak ez genituen sartu”

2021 urteko bilduma egin nahi bada Errugbiaz, dudarik gabe partida batek du markatu urtea. Iazko sasoina hasi zenean, probabilitate biziki gutti bazen Top 14an zen Baiona eta Pro D2an zen Miarritzen elgarren kontra gertatzea igoera/jautsiera partida hartan, baina nunbait idatzia balitz bezala, gertatu zen. Gertatu eta, gidoi harrigarri batekin gainera. Partida hitsa, pundu gutirekin, sasoin guzia ostiko ukaldi batekin bukatu zuen. AImeryc Luc baionarrak huts egin zuena, BO Top 14era igorriz eta Baiona behekaldeko mailera. Aretz Iginiz, Baionako jokolari ohiak gogoan du, Goiz berri saioan izan da.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2021(e)ko abenduak 31

informazioa gehiago