Artista solas | Txomin Catalogne: 'El Dominiko eta ehun puten orkestra'

Aste honetan Txomin Catalogne (Bunuze, 1988) Toastibarre, Gadafiste Brothers edo Doctor Mephisto taldeetako kantari eta musikaria ukan dugu Artista solas emankizuneko protagonista. Iragan apirilean, hamaika kantuko 'El Dominiko eta ehun puten orkestra' diskoa plazaratu zuen, lagun andana baten parte hartzearekin editatu duena. Catalognek alderdi instrumentala lantzearen ardura hatru du autoekoistutako lan honetan, gainerakoa bere kolaboratzaile prestuen gain utzi duelarik.