Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

13/13 sumarioaren auzia

ETA-ko frente juridikoa osatzea leporaturik, auziperatuak izan dira 7 euskal herritar aste honetan, 13/13 sumario  gisa ezagutua den auziaren baitan, jadanik kondenatuak izan ondoan 11/13 auzian, duela 11 urte, ber egindakoengatik. Auzipetuen defentsa hain zuzen honakoa izan da: Ezin da epaitua izan bi aldiz ber delituarengatik. Horretaz gain, egoera politikoarekin bat ez datorren auzi bat salatzen dute, prozeduraren aldetik kaotikoa. Bazterrak gehien inarrosi dituena, noski, torturen salaketa izan zen, auzipetuenganik. Iduri du alabaina epaileak salaketei ez diela neurria hartu, eta prozedurak berdin segituko duela, hain zuzen, uztailaren 26an gurdia zibil gehiagoren testigantzekin. Jon Olano Urain, berriako kazetariak auzia hurbiletik segitu du, eta gure gomita izan da (ARGAZKIA: kazeta.eus)