Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

3.000 lagunek 'Mugarik ez!' garrasi egin zuten

Agintariek hormak altxatzen dituzten lekuan, herriak zubiak eraiki nahi dituela adierazi zuten Euskal Herri osotik hurbildutako manifestariek. Ezker abertzaleko ordezkarietatik haratago, politikarien presentzia testimoniala baizik ez zen izan. Herritarren artean, aldiz, denetarik, eta inplikazio handiaduten Fermin Muguruza bezalako pertsona ezagunak ere. Kontrol arrazistak eta migranteen ehiza geldi dezaten, eta migratzaileen eskubideak segurtatzeko, tokian tokiko erakundeetatik Bruselaraino, “benetako politika” egiten has daitezen exijitu diete agintariei. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko, Espainiako Kanpo Harremanetarako ministroarekin bilkura galdegin du, migrazio politikak aztertzeko.