Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

"3.dosia martxan da iparraldeko adindunen etxeetan"

Bigarren dosia egin eta 6 hilabete berantago, txerto berriztatzea egiten ahalko dute 65 urtez gorako pertsonek eta eritasunak dituztenek. Frantziako HAS edo Osasun Erakunde Gorenak gomendatu du hirugarren dosia. Hilabete huntan hasiko da txertatze kanpaina bereziki adineko etxeetan. Kasu batzuetan, txertoaren eraginkortasun eskasiari aurre egitea da xedea. Baina Xan Berterretxe, Baigorriko medikuaren iduriko, adin tartea murriztu beharko litzateke mementuko:

Munduko Osasun Erakundeak aldiz ez du 3.dosia oraindik beharrezkoa ikusten, munduaren parte askotan lehen dosia ere ez delarik eskuragarri.Erremedioen Europar Agentziak bere aldetik ez du gomendatzen, ebaluazio zientifikoak ez baitira burura eramanak izan.

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2021(e)ko irailak 13

informazioa gehiago