Irisarriko kabalkada toberak

Antzezlan hauek besterik ezean eginak ziren. Arau morala haustea akusatuak zirenak, bereziki ezkontza kontuetan, dirua edo arnoa eskaini behar zien gazteei gauazko toberak (tutak eta berdura) ixilarazteko. Errefusatzen bazuten "zorra" gazteei pagatzea, toberak antolatzen ziren herriko plazan. (eke.org info+)


{simpledownload href=/airesta/irisarrikokabalkadatoberakosoa.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Marmau eskultura bidexka

Marmau-ko eskultura bidexkak 5 kilometroko oinezko bidea proposatzen du Hazparneko lurretan, monumentu eskulturez inguratua. Proiektu honek tokiaren edertasuna baloratu nahi du Artearen bitartez. (info+)


{simpledownload href=/airesta/mamaueskulturabidexka.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Alkareki: Arte elkartea.

Alkareki arte elkartea.


{simpledownload href=/airesta/alkareki.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Orhantza elkartea

Lohitzunera goaz,Xiberoko mugan kokatua dagoen pedronia etxaldera. oharantza elkartearen inguruan hitzegingo dugu gaurkoan

2000. urtetik Anita hor bizi da, pireneo arrazako 45 ahuntz tropa batekin : Belxu, Fotokopi, Ekia eta besteak ; 2 behi Nomade eta Truite. Egun guziz, ahuntzak eta behiak eskuz deizten ditu goiz eta arats, esne hori gasnatzeko. Animaleek behar duten bazka gehiena 10 ha horietan pusatzen da (belarra eta zerealak). Bi xerriak, gasnatzean lortzen den gazurarekin elikatuak dira, neguan xingar, lukainka, pate bilakatzeko...Etxe aintzinean oilo, oilar eta batzutan xitoak gurutzatzen dira : arroltzeak atxematekoak dira usu ! Gatuak haien denborapasetan ari dira eta Dana, gaizki hezia den xakurra, konpainia on bat da. (info+)


{simpledownload href=/airesta/20120507airesta.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Joxerra Mikeo, Egia auzoko laboraria.

Gaurko Airesta saioan, Donostiarat joanen gira,Egia auzoan Joxerra Mikeo, Egiako laborari bakarrarekin hitzegin dugu.



{simpledownload href=/airesta/20120430joxerra.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Point d'accueil jour

Zailtasunean edo etxebizitza gabe direnen ohantzea da Baionan den Point d'accueil jour 'BAB'.

 Laguntzaileetan den Pantxika Ibarboure-k errezebitu gaitu bere egun guzietako lanean ..

Joana Arbeletxek luzatu mikroan, egonlier batzuek onartu dute beren lekukotasun gogor bezain hunkigarria eskaintzea ..


{simpledownload href=/airesta/2012 03 24 26 airesta accueil jour.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

 

Erromatar mundua

Erromatar munduan murgilduko gera, kanboko xalbador kolegioko ikasleen proiektua.


{simpledownload href=/airesta/20120409airesta.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Motxila 21, ezohizko rock taldea!

Saio huntan, Motxila 21 rock taldearen ezagutza eginen dugu!

Hau, 21 kidez osatua da barne 12 gazte trisomiko. Asteartero entsaioa dute Iruneako Txantrea auzoan, giro ezin hobean.... Harat hurbilduko gira eta murgilduko, beraz klikatu!


{simpledownload href=/airesta/motxila21.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

 

Elena Odriozola

Elena Odriozola, Donostiar marrazkilariak haur liburuak ilustratzen ditu gehienetan!

Bere estilo propioa du, eta bere lanak gero eta arraska gehiago biltzen du, bereziki bere pertsonai hunkigarriek....

Bere pertsonaien bidez, artistaren ezagutza eginen dugu....


{simpledownload href=/airesta/20120503elenaodriozola.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}