Los jubilados.

Los Jubilados.


{simpledownload href=/kantaire/losjubilados20120628.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Xabier Montoia

Kantaire: Xabier Montoia.


{simpledownload href=/kantaire/20120627xabier montoia.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Kantu xapelketa : Hiru soinu taldea

Senpereko Maider Cigarroa, Xabi eta Peio Brave,  Euskal herriko kantu xapelketako finalean

 

.

 

Kalakan taldekoekin elkarrizketa

Duela aste zonbaitzu zabaldu zen berria Kalakan taldeak Madonnarekin kolaboratu behar zuela eta ordutik gauza anitz esan dira komunikabideen aldetik baina protagonisten ahotik sekretua ongi gordea izan da. Orain, atzo Tel Aviv.en Madonnak abiatu biran ikusi ahal izan dira taula gainean eta harrera oso ona izan dute.
Euskal Irratietan   Kalakan taldeko Thierry Biscary.rekin mintzatzeko para izan dugu.



{simpledownload href=/kantaire/kalakan_ondaiziela.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Anje Duhalde

Gaurko Kantaire saioan Anje Duhalde:

1970eko hamarkadan hasi zen musika egiten, Fuego taldean hain zuzen ere. Musika talde honetan bateria jotzen hasi zen.

Honen ondoren Mixel Ducau lagunarekin batera lehen Euskal Rock taldea sortu zuen; Errobi izenez bataiatu zuten talde mitikoa. Talde honetan abeslari ete gitarra-jotzaile lanetan ibili zen, Rock progresiboa eta nazioarteko beste hainbat joera hurbilduz. Urte batzuz plaza askotan jo eta gero, Errobi desegin zenean bakarlari bezala segitu zuen, baina kosta egin zitzaion Errobiren itzaletik aldentzea. Bakarlari lan horretan, tradizioarekiko atxikimenduak pisu handiagoa hartu du rock eta pop moldeko kantuetan. (info+)


{simpledownload href=/goiz berri/20120509anjeduhalde.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

et incarnatus

1996. Felipe Gorritiren heriotzaren ehungarren urtemugako, ospakizun kontzertuetan dozena bat musikari gaztek sortu zuten taldea, Migel Zeberioren lemapean. Et incarnatus (est) izenak ere hastapen haietako errepertorioarekin du zerikusia. Orduz geroztik asteroko lanean eskarmentu handia jaso du eta zerrenda amaigabea osatzen duten europar musikari eta konposagileekiko elkarlanak ate ugari iriki dizkio; jazza, popa, autore kantagintza, zinema eta musika garaikidea… egun musikagin­tzak dituen esparru gehienak jorratzeko eta hauetaz ikasteko parada izan du. Esan genezake grabaketen munduan nabarmendu direla, hogeitik gora baitira parte hartu duten diskoak: Imanol, G. Tejada, T. Garces, M. Erentxun, B. Lertxundi, I. Salvador, P. Aizpiri, La Buena Vida, A. Unzu, J. Muguruza, M. Paulo, B. Mendizabal, Phil Woods…



{simpledownload href=/kantaire/etincarnatus120418.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Muturbeltz

Zaharrak berritzeko gogotsu dator MUTÜRBELTZ banda. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Bi arima galdu amildegiaren ertzean. Bertara jaustean elkarrekin topo egin eta muturrak belzten hasi ziren. Zikintzen. Batek musika eta besteak hitzak. Lanak banatu orduko sortu ziren lehen kantak, soilik taldea osatzea falta zen. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.


{simpledownload href=/kantaire/muturbeltz.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Benito Lertxundiren kantaldia Hendaian

“Hostoak” ikuskizunak Bixintxoko festetan bildu arrakasta izugarriaren ondotik, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Batzordea berriz ari da Besta Komitearekin elkarlanean, publikoari kantaldi bikaina eskaintzeko xedearekin. “Benito Lertxundi Kantuz” martxoaren 31n iraganen da, 20:30ean, Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan. HENDAIA EUSKARAZ euskararen hilabeteari amaiera ezin ederragoa emateko aukera izanen da.

Kantaldiaren lehen partean, Hendaiako Irandatz, Baigorriko Jean Pujo eta Donibane Garaziko La Citadelle kolegioetako abesbatzek “201ko Jazz’in college” aurkeztuko dute. Urte osoan zehar, 130 nerabe horiek, duela 40 urte euskal kantuaren berpiztearen pertsonai historikoa den Benito Lertxundiren errepertorioa lantzen dute, bakoitza bere kolegioan. Jose San Miguel-ek egin ditu kantuen moldaketak, eta Gipuzkoako “Et Incarnatus” hari-orkestrak eta Xan Idiart gitarra joleak lagunduko dituzte.


{simpledownload href=/kantaire/kantaire20120330.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Rap Herria

Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau info7 irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dute bertan.  Bad Sound System, Goienetxe anaiak, Mak, La Chula Potra, 121 Crew, Norte Apache, 2Zio, Toastibarre...


{simpledownload href=/kantaire/070312rapherria.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}