Hitz eta Putz emankizuna aste baten bilduma

Urriaren 20 eta 23en artean atsaldeko 5ak eta 6ak artean gurekin genituen lagunak.

Loretxu Bergunian, neurozientzietan ikerlea da eta memorian berezitua, berarekin saiatuko gira ulertzen zientzia mailan eskuratu duten nobel sariaren interesa.

Marko marrazkilariarekin aldiz, Pierre Soulage artistaren obrak aipatu ditugu. Beltza kolorea nagusi duen artistak, arte elitista egiten ote du? Nun da bere obretan edertasuna ala interesa?

Eta Fred Berruet-ek aldiz, Bob Mould musikaria aipatu dauku aste huntan.  Hüsker Dü taldeko kideak disko berri bat atera du.

Eta tartean Martxelo Otamendik ahatea imitatzen duelarik, Gosariak proiketua eta Gose taldearen kantua, eta Like a Virgin, italiako serora batek kantaturik. Arantxa Idiederrekin, telebista utz eta irratia pitz :

 

Sistemaren kontrakoek, sistema baliatzen dutelarik

Occupy Wall Street-en lagunek lortu dute. Burtsaren espekulazioa baliatu dute, milaka ikasleen mailegua eta beraz zorra erosteko. Nola egin dute? Eta zer giro Hong Kong-eko Occupy Central mugimenduan. Bi astero gurekin izanen den Loretxu Bergunian-en iritzia gaur.

Eta gaurko putza "Manif Pour tous"eko kideak. Kezka nagusi bat atera baita manifestarien artean. Bikote homosexual batean nork eginen ditu baxerak, garbiketak? Galdera sakona, ez?

Berri Txarrak taldearen promozio lana interneten, disko berria aurkezteko kantu bat aurreratu dute, Hitz eta Putz emankizunean entzungai.

Eta astelehen huntako gomita, Xabier Harluxet, Bizi mugimenduko kidea. Alternatiban 3000 pertsona elkartu dira, eta horren ondotik zer?

Telebista utz eta podkasta pitz :

Hitz eta Putz emankizuneko laguntzaileak aste huntan

Egunero Hitz eta Putz emankizunean laguntzaileak, gaiak aipatzeko, solasteko, irri egiteko, edo musikaz gosatzeko.

 Iraitz ZUFIAURRE "Gizon batek etxean, emaztea gehiago lagundu ta dibortsio arriskua haundiagoak" Bai? 

Martin KITTO "Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa" gaizo Kanboko Txomin :

Joanes ETXEBARRIA "Look abertzalea, eta La Semaine du Pays Basque-n looka" desberdinak?

Fred BERRUET Islaia taldearen disko berria aipagai, iduriz aurtengo disko hoberenetariko bat

Ondoko hitzordua astelehenean,laguntzaile berriekin, izan putz!

Telebista utz eta irratia pitz

Hitz eta Putz emankizunaren lehen saioa. Astelehenetik ostegunera, atsaldeko 5ak eta 6ak artean, interneteko informazioak, eztabaidak, eta eguneko aktualitatea aipagai.

Irailaren 29an, ebortxaketa sexuala legelizatzen bagenu?" frantsase senatari baten esaldia. Eta bikote batean gizon batek emaztea laguntzen duelarik, dibortsiorako arrisku gehiago? Ikerketa batek hala dio, Iraitz Zufiarre laguntzaielarekin aipatu dugu. Eta gaurko gomita Paxkal Indo Seaskako lehendakaria genuen. Hitz eta putz :

Hortzen garbitzea:Extralurtiarrak!

Patxi eta Paxkal emankizun egileak, extralurtiar batzuk bahitu dituzte, hauek dute hartuko emankizunaren kontrola....




{simpledownload href=/hortzen garbitzea/hortzengarbitzea120413.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Hortzen garbitzea 02 2012 02 17

Patxi eta Paxkalek aldi huntan metal taldeen balada edo slow-ak aipatuko dituzte. Zer da desberdintasuna?

slow.jpg

Hortzen garbitzea 12 01 20

Patxi eta Paxkal-ek gaur aipagai bat hautatu dute : emazten lekua, musika munduan.

emazteak_ta_rocka_150x150.jpg