Xiru festibalak « bardoak » kantarazi dütü aste undar hontan Xiberoan !

Ostirale gaüan Gartxot Itzaltzuko bardoa zen aipagei. Neskenegün gaüan aldiz Biarnoko salieseko bi müsikalari eta kantariek gaüaldia zabaltü düe eta ondotik Etxahun Barkoxeren idatzietarik partitzez eginik den Gaztelondon zer Berri ikusgarria ere bazen. Neskenegüna Topet Etxahunen sortherria den Barkoxen igan da, eta Püblikoaz hüillantü gira emanaldi ürrentzean:

Azken 2 urteetan ezeztatü behar üken züen Xiruk aurten programa ejerra proposatzen züan. Festibalak igantean ere jarraiki beitü : pelota eta bertsulariak nahasten dütüan partida baten proposatzez, eta beste hainbeste kontzertü eta ikusgarri. Jenten azken urteetako kültürra mentsaren aste hontako phü asetzeko…

"Mattin" Zokoar battelekua nagusi

Giro goxoa zen Azkaineko portu bazterrean Larunbat atsaldean. Batteleku xapelketa kari, laugarren etapa Donibane Lohitzunetik Azkainera joan da. Ordulariaren kontrako proba zen. MATTIN Zokoar battelekua nagusitu da. Parte hartzaileak entzun aintzin, Kriztof Idiartegarai Ur Ikara elkarte antolatzailearen lehendakariarekin egon da Kriztof Arotzarena:

Antton Larrandaburu eta bitxiloreak taldearen lehen diska

Antton Larrandaburuk eta bitxiloreak taldeak plazaratu duen lehen diskaz ariko gira. 9 kantu ditu diskak eta gehienak Anttonek idatzia ditu. Marie Agnes mintzatu da taldeko bateria joilea den Migel Etxeberri eta proiektu hunen sortzailea eta kantaria den Antton Larrandabururekin.

Gauargi festibalaren 22. ekitaldia asteburu hontan iraganen da

Itzalean emankizuna: Gauargi festibalaz, Jon Iruretagoiena eta Amaia Rodriguez  antolatzaileekin.

 

Hoztako arrabestak, asteburu hontan

Hoztako arrabestak dira asteburu huntan. Elkarteko Neli Berruetekin elekatu gira. 

 

Baigorrin uda lekuk, zirko egonaldia antolatu du

Baigorrin Uda lekuk antolatzen duen zirko egonaldirat izan gira itzalean saioan.

Thierry Bizcary, KantUDAntza gaualdian

Burrunka taldearen azken sorkuntza baita ere Oreka TXk eraman TOSTA, kultur ainitzeko proiektua…. KantUDAntza gaualdiaren egitaraua prestatu du Ezpeletako turismo bulegoak. Asteazken huntan (uztailaren 11an) izanen da. Urtez urte, udako hitzordu nagusi bat bilakatu da. Egitarauan parte hartuko dute artisten artean, Thierry Bizcary izanen da:

 

‘ Les poneys de Manon ’ elkarteak, gaualdi bat antolatzen du ostirala huntan Ainhoan

Eri diren haurrentzat ari den ‘ Les poneys de Manon ’ elkarteak antolatzen du gaualdi bat Ainhoan ostirale huntan arratseko 6.30 tarik goiti. Ixabel Erremundegi elkarteko kideak orroitarazi dauku nola sortu zen elkartea. 

 

 

Louis Choury, Amikuzeko Gamueko Jauregiaz

Herriko ogiaren bestaren karietarat, Gamueko jauregiaren bisita egiten ahal zen!  Barnean,laborantxetan lehen baliatzen ziren  tresnak erakutsiak ziren eta ganerrean maketa kolekzione bat, berpizkunde eta Leonard de Vinciren modeloetarik inspiratua. Maketa horien egilea eta komentatzailea den Louis Choury -rekin mintzatu gira.