"Eusk'afrika besta, elkartasun ekimen bat baino gehio"

Atzo, Euskal Afrika izeneko besta iragan da Gabadin eta herriko gela bete da, adin guzietako Amikuztar bainan ere urrunagotik jin jendearekin. “Etorkinekin elkartasunez” deitu kolektibo bat sortu zen, joan den udan, Amikuze aldean, eta ondotik elkarte bat xutik ezarri dute Amikuzerat etorri diren Afrikako bi etorkin errezebitzeko eta laguntzeko.